kiroldegia

Bizittu gimnasiora bisita

Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok Zubikoa kiroldegiko Bizittu gimnasioa bisitatu genuen Gorputz Heziketako orduan. Bertako arduradun eta monitore den Peio Uriartek gimnasioan dauden makina desberdinak erakutsi zizkigun eta bakoitzaren funtzionamendua, aukerak, abantailak… ezagutu genituen.

Lehenengo aldia zen gimnasiora sartzen ginela eta asko gustatu zitzaigun. Gainera Araotz rokodromoa ere ezagutu genuen. A zer nolako lekua dugun eskalada praktikatzeko! Eskerrik asko Peio emandako azalpenengatik, esperientzia ederra izan da!

RSS - kiroldegia-era harpidetu