irteera

2 urtekoak Araotzen

Ederki pasa genuen Araotzeko irteeran. Eguraldi apartarekin han abiatu ginen poz-pozik autobusean. Bertan denetik ikusi genuen: behorrak, txakurrak, katuren bat, zapaburuak... Merienda goxoa jan ondoren, berriz,  gure irteeratxoari amaiera polit bat emateko erromerian dantzan egin genuen.

Klik egin irudiaren gainean irteerako argazki guztiak ikusteko.

Udalako Natur Eskolan

udala

Maiatzaren 25 eta 26an DBH1eko ikasleak Udalako Natur Eskolan egon ginen hondakinei buruzko hainbat ekintza burutzen. Egunari amaiera emateko paper birziklatua egin genuen.

3. mailakoak Hondarribian

hondarribia

Maiatzaren 18tik 20ra ohiko txangoa izan genuen 3. mailakook eta gure irakasleok. Hondarribiko Juan S. Elkano aterpetxean hartu genuen ostatu eta hiru egun bete beteak pasatu genituen elkarrekin. Zeinen ondo igaro genuen Donostiako Eureka zientzia museoan eta Haizearen Orrazian, katamaranean Bidasoa ibaiaren barrena edo Hondarribiko Alde Zaharra eta portua bisitatzen, hango parkeetan zein hondartzan jolasean... A! eta, nola ez, antzerki saiotxoak prestatzen eta elkarri eskainitako emanaldietan: izugarri disfrutatu genuen!

Batxi 2koen irteerak

Maiatzaren 14an Iruñako Volkswagen lantegia ikustera joan ginen Batxilergo 2. mailako ikasleak. Benetan ikusgarria iruditu zitzaigun lantegia. Egunean zehar 1.400 kotxe egiten dituzte; atera hortik kontuak!

Eta Iruñatik, Lasturrera abiatu ginen.  Ikasturteari eta ikastolan pasatako urteei amaiera ederra emateko aukera izan genuen. Ze gustura aritu ginen Lasturren paintballean
jokatzen! Ondoren Elorriagan bazkaldu eta Zumaiara abiatu ginen oinez. Ederra benetan Elorriaga eta Zumaia artean dagoen parajea.

Kurtso Amaierako Irteerak

irteerak

Azken aste hauetan gure Lehen Hezkuntzako ikasleek irteera desberdinak egin dituzte. Kurtso amaierako azken txanpa honi ekiteko indarrak hartu dituzte gure ikasleek ekintza desberdinak burutuz. Zarautz, Lekeitio, Zuhatza... Euskal Herriko txoko hauek ezagutuz pozik ibili dira eta bertan ateratako argazkiek ere horrela erakusten digute! Hurrengo esteketan ikus ditzakezue argazki guzti-guztiak

Mendietako litologia

irteera_batx2

Urriaren 2an Batxi 2ko Giza Zientzietako ikasleek Natur Eskolako monitoreekin irteera izan zuten inguruko mendietako litologia aztertzeko.
 

Pagoetara irteera

pagoeta

Otsailaren 28an DBHko 4.mailako ikasleok eta tutoreok Pagoetako Parke Naturala bisitatu genuen. Bertan Agorregiko burdinola eta errota martxan ikusteko aukera izan genuen. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez, inauterietako umorea ez zitzaigun falta izan. Oso ondo pasatu genuen.

 

RSS - irteera-era harpidetu