Ilusio handiz, 4 urteko ikasleek “ ZIRKOA” ikuskizuna antolatu genuen Haur Hezkuntzako laguntxoei antzezteko. Hasteko, domatzaile ausarten agindupean, lehoi beldurgarriak eta elefante dantzariak atera ziren eta haien ondoren, tximiño eta pailazo taldeak etorri ziren. Hauen bihurrikeri eta komeriak barre algarak sortu zituzten ikuslegoen artean. Aurkezleen hitzek lagundurik eta doiñu desberdinez alaiturik , emanaldi entretenigarria osatu genuen. Bukaera emateko, trena osatu genuen bertaratu ziren guztiekin eta dantza egiten amaitu genuen ekitaldia.