Bigarren Hezkuntzako ikasle talde baten ekimenez Lip Duba antolatu zen eta horretan etapa guztietako ikasleek parte hartu zuten.
Martxoak 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zela aintzat hartuta, DBHko ikasle talde batek proposatutako hainbat ekimen gauzatu ziren. Batetik, Lip Duba izan zen, eta jarduera horretan Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartu zuten. Bestalde, BHko ikasleek eurek egun honetarako propio egin zituzten eskumuturrekoak (pultserak) banatu zituzten. ZORIONAK!!!!!!!!