ospakizunak

Martxoaren 21a, Down sindromearen munduko eguna

down

Ospakizun horren harira hainbat jarduera antolatu ziren gure ikastolan

Martxoaren 21ean Down sindromearen munduko eguna ospatzen zela aintzat hartuta Txantxiku ikastolako DBHko 1. mailako ikasleek bideo bat kaleratu zuten, zeinekin agertu nahi izan zuten, besteak beste, ezberdintasuna aberastasuna dela.

Inauteriak Txantxiku Ikastolan

inauteriak

Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, oso giro polita sortu zen antolatutako ekintza guztietan.

Otsailaren 28an, egubakoitzarekin, Txantxiku ikastolan Inauteriak ospatu genituen. Eguraldi eskasaren eraginez, antolatutako ekintzak (dantzak, koreografien erakustaldia, txokolate jana, dantza saioa DJarekin...) ikastolako jolaslekuan eta kiroldegiko pilotalekuan garatu baziren ere, oso arrakastatsuak izan ziren.

RSS - ospakizunak-era harpidetu