Jull

Juul kanpaina abian da!

Martxoaren 28an gelan irakurritako liburuen artean ikasleek liburu eta ilustratzaile gustukoena aukeratuko dituzte.Honetarako ikasle guztien botoak zikloka jasoko ditugu.

Hurrengo egunean, martxoaren 29an, Lehen Hezkuntzako ikasleak “KALEAN IRAKURLE” ekimena burutuko dute. Ikasle guztiak liburu bana hartuta, beste ikasle batekin trukatu ostean, plazara irakurtzera joango dira.

JULL bozketaren emaitzak

Gure ikastolan lan polita egiten dugu irakurzaletasuna bultzatzeko eta horretarako aproposa den ekintza berezi bat, JUUL KANPAINA, burutu dugu. Ikasleek gustukoen duten ipuina edota ilustratzailea aukeratu ahal izan zuten ikastolan, apirilaren 16an.
Gure ikastolan aurtengo liburu eta ilustratzaile bozkatuenak hauek izan dira:

1. ZIKLOA

JULL bozketaren emaitzak

Jull

Gure ikastolan lan polita egiten dugu irakurzaletasuna bultzatzeko eta horretarako burutu dugu aproposa den ekintza berezi bat, JUUL KANPAINA. Ikasleek  gustukoen duten ipuina edota ilustratzailea aukeratu zuten ikastolan apirilaren 20an. Hautaketa horrek Euskal Herriko ikastoletan eman dituen ondorioak jakinarazi nahiko genizkizueke. Aurtengo liburu bozkatuenak eta ilustratzaile gustukoena hauek izan dira:

Ongi-etorria udaberriari irakurtzen

irakurketa

Eguen honetan, martxoak 27, irakurzaletasuna bultzatzeko bi ekimen antolatu ditugu Txantxiku ikastolan. Alde batetik, JUUL kanpainari bukaera emateko, gustuko idazle eta ilustratzailea aukeratzeko bozkak egingo dituzte ikasleek. Bestalde, LIBURUTEGI ERRALDOIA ere antolatuko dugu, ikastolako aretoan kokatuko eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte zabalik egongo dena. Ohar honen bitartez, ikastolako guraso, aitona-­amona, ikasle, langile eta laguntzaileei ikastolara gerturatu eta irakurtzera anima zaitezten gonbita luzatu nahi dizuegu.

RSS - Jull-era harpidetu