Eguen honetan, martxoak 27, irakurzaletasuna bultzatzeko bi ekimen antolatu ditugu Txantxiku ikastolan. Alde batetik, JUUL kanpainari bukaera emateko, gustuko idazle eta ilustratzailea aukeratzeko bozkak egingo dituzte ikasleek. Bestalde, LIBURUTEGI ERRALDOIA ere antolatuko dugu, ikastolako aretoan kokatuko eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00ak arte zabalik egongo dena. Ohar honen bitartez, ikastolako guraso, aitona-amona, ikasle, langile eta laguntzaileei ikastolara gerturatu eta irakurtzera anima zaitezten gonbita luzatu nahi dizuegu.