Urtxintxa

URTXINTXA proiektua ikastola guztion artean diseinatutako proiektua da . Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea, propioa, diseinu bateratua eta eraginkorra duena.

Ikasleak, proiektu honen bitartez, euskarri askotan egindako ikasmaterialekin inguruari eta gauzei buruzko ideia propioak garatuko ditu, elkarbizitzen eta elkarlanean ikasiko du, idazketaren eta irakurketaren oinarriak landuko ditu, baloreak eta jarrerak barneratzen hasiko da, beti ere haurraren bizipenetatik eta esperientziatik abiatuta.

Ezaugarriak

  • Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua.
  • Gaitasunen garapenean oinarrituta.
  • Ikaskuntza esanguratsuaren eta ikasle aktiboaren bila.
  • Aniztasuna errespetatzen duena.
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometituta.
  • Euskal Herri osorako egina.
  • Diseinu bateratua eta eraginkorra.

Informazio gehiago