Orientazio azoka gurean
Apirilaren 29an, Txantxiku ikastolako aretoan, orientazio azoka izan zen, eta bertan batxilergoko ikasleek, etorkizun hurbilean ikasketen gainean hartu beharko dituzten erabakien harira, informazio osagarria eskuratzeko aukera izan zuten.
Azoka horretan egon ziren, ohi bezala, Mondragon eta Deustuko unibertsitateetako kideak eta goi mailako ziklo formatiboak eskaintzen dituzten Arizmendi ikastola, Enpresagintza (MU), Eskola Politeknikoa (MU), Miguel Altuna, IMH (Elgoibarko MakinaErreminta institutua) eta Mariaren Lagundia ikastetxeetako ordezkariak.