Batxilergo 2.mailako ikasleak "Ur Handitan" saioan
Azterketetan murgildu aurretik, Batxilergo 2.mailako Ane Arabaolaza, Josu Barrena, Ekhiñe Mendi eta Manex Urrutia ikasleak Xabier Madariaga kazetariak gidatutako “Ur Handitan” saiorako grabaketetan parte hartu zuten.
Datozen asteetan gazteen bizimoduari buruzko ikuspuntuak jasoko ditu “Ur Handitan” ETB-ko saio arrakastatsuak eta bertan izango dugu grabaketa honek emandakoa telebistan ikusteko aukera. Ikasleak, aurkezlea eta grabaketa taldea gustura aritu ziren kontu kontari ordubete pasatxoko elkarrizketan. Saioko arduradunak pozik eta eskertuta azaldu ziren ikasleek azaldutako naturaltasun eta jatortasunagatik.