Lehen gizakiaren bizimodua

Lehenengo mailako ikasleok, “Lehen Gizakia” gaian sakontzeko asmoz, hiru jarduera desberdin eraman ditugu aurrera azken hilabetean: Natur Eskolara irteera egin genuen, Iñaki Idigoras gurekin izan zen ikastolan eta azkenik Arrikrutzera igo ginen. Oñatiko Natur Eskolara joan ginenean lehen gizakien bizimodua aztertu genuen: zer jaten zuten; nola janzten ziren; non bizi ziren… Bisitari amaiera emateko Lehen Gizakien gisa, haitzuloetan aurkitzen diren marrazkiak  imitatzen aritu ginen.

Iñaki Idigoras ikastolara etorri zenean, lehen gizakiek tresnak nola egiten zituzten erakutsi zigun. Horretarako silex harriak eta makilak ekarri zituen gelara. Gustura egon ginen berak egindako lanabesei begira. Ez da artista makala! Mila esker Iñaki egindako ekarpenagatik.

Gaiari amaiera emateko, benetako kobazulo bat bisitatzera joan ginen, Arrikrutzera. Bertara sartu eta ezusteko galanta hartu genuen leize-lehoi baten hezurdura ikusita. Jarraian, arkeologoen lanetan aritu ginen: aztarnak topatu, marraztu, garbitu eta poltsetan sailkatu. Bukaeran, Aitorrek, suharriak erabilita sua egitea lortu zuen.

ARGAZKIAK

Etiketak: