2. mailako ikasleak GOIENAn

Joan zen egubakoitzean, maiatzak 9, 2. mailakoak GOIENA bisitatzen egon ginen. Bertako langileek atal ezberdinen berri eman ziguten: zer den egunkariaren maketazioa, publizitatea nola bideratzen den, irratiaren kokapena, telebistako platoa erakutsi…Hau aprobetxatuz, platoan bertan elkarrekin atera genuen argazkia. Bestalde, zuzenean albiste bat “bizitzeko” aukera izan genuen, bertan geundela, Bergaran lantegi baten sutea egon zen­ eta.

Gure bisita ere Goiena.net atarian argitaratu zuten! Ikusi hemen: Goiena.net

Eskerrik asko langile guztioi agertutako jarreragatik, eta, bereziki, Mireia Bikuñari erakutsitako hurbiltasun eta goxotasunagatik.

Etiketak: