4 urtekoak okin
Azken aldian OGIAren gaia lantzen aritu gara: osagaiak direla, irinaren jatorria dela … Honela, Turismo Bulegoan dagoen errota ikusi genuen eta bertan, Edurnek, garai batean gari aletik irina nola ateratzen zen erakutsi zigun, baita ogi mota desberdinak dastatu ere! Ondoren, Natur Eskolara joan eta ogia egiten jardun genuen: masa egin, forma eman, labean sartu eta azkenik... DEN-DENA JAN!!!