Juanjo Berasaluzerekin gimnasioa bisitatzen

Azkenaldi honetan MUGI GORPUTZA ETA IZAN UNTSA Txanelako proiektua aztertzen ari gara. Aste Santuko oporren aurretik, martxoaren 27an, proiektu honetako jarduera osagarri gisa Juanjo Berasaluzeren gimnasioa bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, gimnasio batean egoten diren tresnak eta guneak, eta leku horietan egin daitezkeen jarduerak ezagutzeaz gain, ariketa fisikoa egiteak zein onura dakarren aztertu genuen. Oso gustura egon ginen gimnasioan eta bertan ikusitakoa oso lagungarria zaigu hezurrek eta muskuluek dituzten funtzio eta zereginak hobeto ulertzeko. Eskerrik asko Juanjo, gurekin egoteko eta azalpenak emateko tartetxo bat hartzeagatik.

ARGAZKIAK

Etiketak: