lh 4.maila 17-18

4. eta 5. mailako ikasleak bertsolari

Aurten ere 4. eta 5. mailetako ikasleok, ikasturte osoan zehar, “Gu ere bertsotan” proiektua landu dugu. Mirari Sagarzazuren gidaritzapean, urtean barrena bertsolaritzako hainbat saio izan ditugu, eta horietan ikasitakoaren lagintxo bat gure etxekoei agertu genien maiatzaren 21ean, Santa Ana antzokian, izan genuen saioan. Mila-mila esker Mirariri, Bertsozale elkarteari eta Oñatiko udalari proiektu hau bultzatzeagatik. Eskerrik asko baita ere gure senitartekooi jaialdira etortzeagatik. Oso gustura aritu ginen guk egindako lana zuei guztioi eskaintzen.

4.mailakoak Lekeition

Maiatzaren 14tik 16ra 4. mailako ikasleak eta gure  tutoreak  Lekeition izan gara. Bertan, kostaldeko herri bateko jarduerak  bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: arraunketa saioa, itsasargiaren funtzionamendua, emakumearen garrantzia arrantzaleen bizimoduan, marinelen korapiloak egiten ikasteko  tailerra, kofradian arrainen enkantea… Bizipen ederrez betetako hiru egun izan dira!

ARGAZKIAK

1. eta 4.mailakoak sorosle

Lehenengo eta laugarren mailako ikasleak “Gorputza” gaia ikuspegi desberdinetatik lantzen ari gara. Gaiari buruz hainbat galdera sortu zitzaizkigun, besteak beste, zer egin dezakegu pertsona bat lurrean etzanda ikusten badugu? Nola lagundu? Galdera horiei erantzuteko, gurasoen artean ditugun mediku eta erizainekin harremanetan jarri eta eurak eskainitako laguntzari esker, gelan saio bana antolatzeko aukera izan genuen.

Juanjo Berasaluzerekin gimnasioa bisitatzen

Azkenaldi honetan MUGI GORPUTZA ETA IZAN UNTSA Txanelako proiektua aztertzen ari gara. Aste Santuko oporren aurretik, martxoaren 27an, proiektu honetako jarduera osagarri gisa Juanjo Berasaluzeren gimnasioa bisitatzeko aukera izan genuen. Bertan, gimnasio batean egoten diren tresnak eta guneak, eta leku horietan egin daitezkeen jarduerak ezagutzeaz gain, ariketa fisikoa egiteak zein onura dakarren aztertu genuen. Oso gustura egon ginen gimnasioan eta bertan ikusitakoa oso lagungarria zaigu hezurrek eta muskuluek dituzten funtzio eta zereginak hobeto ulertzeko.

4.mailakoak txukuntasunaren garrantziaz solasean

Pasa den ostiralean, hilak 16, Ana Márcia De Souzaren bisita izah genuen eta txukuntasunak eta ordenak dituzten onurez aritu zitzaigun. Gure arropak, jostailuak, liburuak... antolatzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzeaz gain, etxean hainbat eta hainbat lantxo egin ditzakegula ere ikustarazi zigun. Horrez gain, arropak tolesten ikasteko saio praktikoa ere egin genuen. Oso saio interesgarria izan zen, Ana. Eskerrik asko gurekin egoteko tarte hori hartzeagatik eta azalpen interesgarri horiek emateagatik.

Where's the magician?

Pasa den astean, 4. mailako ikasleok “TXANTXI TROUPE SHOW”-a egin genuen Gaztelekuko Kuboan. Urduritasunak alde batera utzi eta agertoki gainean gustura aritu ginen. Mago, pailazo, aurkezle, abeslari eta dantzari izan ginen eta familiartekoek eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek arratsalde ederra pasa zuten gurekin.

ARGAZKIAK

Caritasen jarduna ezagutzen

Abenduak 15ean, Berta Etxegoien 4. mailako ikasleongana etorri eta Oñatiko Caritas erakundean egiten duen lanez hitz egin zigun. Caritasekoek, hainbat arrazoi tarteko, beharrean dauden herritarrei eta etorkinei laguntza ematen dietela jakinarazi zigun. Bertak azpimarratu zigun laguntza hori ez dela mugatzen arlo ekonomikora. Izan ere, zenbaitetan beharrean dauden horiekin egote eta hitz egite soilarekin babes eta laguntza aparta eskaintzen zaie. Horrez gain, Elkarzabal proiektuaz ere hitz egin zigun.

Marijo Etxegoienekin solasaldia Azaroaren 25aren harira

Pasa den egubakoitzean, azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren aurkako egunarekin bat eginez, Marijo Etxegoien 4.

RSS - lh 4.maila 17-18-era harpidetu