"Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimeneko kamisetak salgai
Dakizuen bezala, Txantxiku Ikastolako 4 ikaslek "Oxigenoa Euskarari 6000 metroan ere" ekimenean parte hartzen ari dira Euskal Herriko beste 10 gazteekin batera. Taldea azken hilabeteotan buru-belarri ari da lanean udazkenean Nepalen egingo duten espedizioa prestatzeko eta, asteburu honetan Baigorrin topaketa egingo dute guztiek, proiektuaren nondik-norakoak lotzen jarraitzeko. Egitamoaren finantziazioa lortzeko asmoarekin, kirola egiteko kamiseta teknikoak atera dituzte: haur eta helduentzako bina modelo. eta hurrengo asteetan ikastolan bertan salgai jarriko dituzte kamisetok. Apirilak 25, 27 eta maiatzak 2 eta 4an egongo dira arratsaldeko 16:30ean ikastolako patioan. Animatu eta gerturatu proiektu hau laguntzera!