4.mailakoak Lekeition
Maiatzaren 14tik 16ra 4. mailako ikasleak eta gure tutoreak Lekeition izan gara. Bertan, kostaldeko herri bateko jarduerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu: arraunketa saioa, itsasargiaren funtzionamendua, emakumearen garrantzia arrantzaleen bizimoduan, marinelen korapiloak egiten ikasteko tailerra, kofradian arrainen enkantea… Bizipen ederrez betetako hiru egun izan dira!