5.mailakoen ekintzak

ZUHATZARA HIRU EGUNEKO TXANGOA

Joan zen maiatzaren 14, 15 eta 16an Zuhatzara joan ginen txangoan. Aurretik, Leintz Gatzagara joan ginen eta bertako pilotalekuan hamarretakoa jan eta jolasteko aukera izan genuen. Zuhatzan egon ginen bitartean ur-kirolak egin genituen eta eguraldia lagun, hiru egun zoragarri pasatu genituen bertan. Hurrengo batean ere berriz joateko prest gaude!

ARGAZKIAK

TRAUTI ELKARTEKO KIDEEKIN SOLASALDIAN

Joan den astean 5. mailakook TRAUTI Elkarteko kide batzuen bisita izan genuen. Gure inguruko hainbat herritarrek zer-nolako premiak dituzten euren mugikortasuna hobetzeko azaldu ziguten. Gainera, horietako bakoitza hobeto ezagutzeko aukera izan genuen eta gure galdera eta zalantza guztiak erantzuteko ahalegina egin zuten. Mila esker beste errealitate batzuk ezagutzen laguntzeagatik.

ARGAZKIAK

Etiketak: