lh 5.maila 17-18

5.mailakoen ekintzak

ZUHATZARA HIRU EGUNEKO TXANGOA

Joan zen maiatzaren 14, 15 eta 16an Zuhatzara joan ginen txangoan. Aurretik, Leintz Gatzagara joan ginen eta bertako pilotalekuan hamarretakoa jan eta jolasteko aukera izan genuen. Zuhatzan egon ginen bitartean ur-kirolak egin genituen eta eguraldia lagun, hiru egun zoragarri pasatu genituen bertan. Hurrengo batean ere berriz joateko prest gaude!

ARGAZKIAK

TRAUTI ELKARTEKO KIDEEKIN SOLASALDIAN

4. eta 5. mailako ikasleak bertsolari

Aurten ere 4. eta 5. mailetako ikasleok, ikasturte osoan zehar, “Gu ere bertsotan” proiektua landu dugu. Mirari Sagarzazuren gidaritzapean, urtean barrena bertsolaritzako hainbat saio izan ditugu, eta horietan ikasitakoaren lagintxo bat gure etxekoei agertu genien maiatzaren 21ean, Santa Ana antzokian, izan genuen saioan. Mila-mila esker Mirariri, Bertsozale elkarteari eta Oñatiko udalari proiektu hau bultzatzeagatik. Eskerrik asko baita ere gure senitartekooi jaialdira etortzeagatik. Oso gustura aritu ginen guk egindako lana zuei guztioi eskaintzen.

5.mailakoak suhiltzaileekin

Maiatzaren 9an, 5. mailakook suhiltzaileen parkea bisitatu genuen. Bertan azaldu ziguten beraiek egiten duten lana eta horretarako erabiltzen duten materiala: kamioak, tresneria... Gustuko ekintza izan zen. Kontuan izango ditugu zuek emandako aholkuak. Eskerrik asko!

ARGAZKIAK

5.mailakoak ekintzaz blai

Abenduaren 14an Topic, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa bisitatu genuen. Heldu ginenean, txotxongiloen ikuskizun bat ikusi genuen. Ondoren, munduko jostailuen erakusketa eta museoa ikusi genituen eta azkenik, tailer batean txotxongilo bat egiteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen eta ederki pasatu genuen!

Manu Arregirekin unibertsoari buruz ikasten

Urriaren 26an 5. mailako ikasleok orain lantzen ari garen unibertsoaren gaia dela eta, Manu Arregi

RSS - lh 5.maila 17-18-era harpidetu