Albisteak
Digitalizazioaren auzia aktualitatearen lehen lerroan kokatu da. Errealitate berriak hezkuntzaren eta eremu digitalaren arteko harremana birpentsatzera eraman gaitu.
Nola zaindu dezakegu gure ingurunea? LH 5. mailako ikasleek erantzuna argi dute: ikasi, behatu eta ekin!
Aurreko asteetan DBH 2. mailakook “Ura eta energia” irteera egin genuen Natur Eskolakoek lagunduta.
Joan den astean, LH 5. mailako ikasleek irteera berezi bat egin zuten Natur Eskolako kideekin batera, Auzotik Munduari PROIektuaren barruan.
Beskoitzen ospatu genuen Euskararen Egunaren harira asteburu ederra igaro genuen Iparraldera joandako 130 lagunek.
Pasa den domekan Kilometroak jaia ospatu zen Lazkaon eta ikastolako komunitateko kideok ez genuen hutsik egin Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Pagination
- 1 orria
- Next page