5. eta 6. mailakoak Zuhatzan izan ginen
LHko 5. mailakoak maiatzaren 12an, goizetik, Araian dagoen Nestle izozki lantegia bisitatu genuen. Bisitaren bukaeran bertan eginiko izozkiak dastatzeko aukera ere izan genuen. Zein gozoak zeuden!!! Eguerdian Zuhatzara heldu ginen, eta bertan makina bat jarduera egin genituen.
LHko 6.mailakoak, bestalde, 14an goizetik Gasteizko Artium museora joan ginen. Bertan arte garaikidea azaldu ziguten eta hainbat artelan aztertu genituen. Ondoren, tailerrak egiteko aukera izan genuen barnean daramagun artista sena kanporatzeko. Handik Zuhatzara joan ginen.
Bi mailetako ikasleok Zuhatzan uretako ekintzak egiteaz gain, alkarrekin jolastuz, harremanak sendotzeko aukera izan genuen.
Egun zoragarriak bizi izan genituen!