Gabonetako ospakizunen argazkiak
Gabonetako oporrak hartu aurretik, ikastolako ikasle guztiek gabon giroko ospakizunak izan zituzten. Txikienek Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso zuten ikastolan bertan. Beraiekin tartetxo bat hitz egiteko aukera izan zuten guztiek eta 24 gauerako lan ugari jarri zieten! Haur Hezkuntzako ikasleekin egon ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleekin abiatu ziren biak San Martineruntz, bertatik kalejiran herriko erdigunea zeharkatuz gabon kantuak abestuz. Eguerdi aldera iritsi ziren guztiak plazara, eta ordurako DBH 2.mailako ikasleek San Tomas azoka berezia prest zuten. Sasoiko produktuez gain, txisturra pintxo goxoak dastatzeko aukera izan zen.
Baina gabonetako ospakizunek badute jarraipena gurean. Gogoratu abenduaren 24an ere gabon kantuak abestera irtengo garela 11:30etan ikastolatik eta ordubete beranduago Guraso Kontseiluaren eskutik salda izango dela plazan nahi duzuen guztiontzat!
Bitartean, hemen uzten dizkizuegu ostiralak utzitako irudi guztiak hemen ikusgai: