6. mailakoen "World Fair celebration"

Joan zen astean LHko 6.mailakoek "World Fair celebration" antolatu zuten 5.mailako ikasleentzat. Emanaldi horretan 6.mailakoek sei herrialde eta kultura ezberdinetako (Txina, Mexiko, India, Afrikako mendebaldea, musulmanak eta juduak) ospakizunei buruz informazioa eman zieten ingelesez 5. mailakoei.

6.mailakoek herrialde horietako jantziak ekarri zituzten, eta horretaz gain, erakusketa bat antolatu zuten hango produktu, janari eta apaingarriekin. Bukaeran herrialde horietako hainbat jolas erakutsi zizkieten 5.mailako ikaslei.

Etiketak: