LHko 6. mailakoak Denok Bat taldekoekin batera hezkidetzan oinarritutako hezkuntza landu genuen. Beste gaien artean, generoen analisia egin eta horrek egunerokotasunean dakartzan ondorioak aztertu genituen.
Bukatzeko, BERDINTASUNA lelopean txapa lehiaketan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Oso gustura aritu ginen lanean, eta nola ez, asko poztu ginen irabazleak izan ginela jakin genuenean.