Emakumearen Nazioarteko eguna ikastolan
Martxoaren 8an, ikastolako langileak martxoaren 8ko GREBArekin bat egin genuenez, EMAKUMEAREN EGUNA gaiaren inguruko lanketak aurreko egunean burutu ziren ziklo guztietan. Haur Hezkuntzan, bost urtekoen lau guraso emakume gonbidatu zituzten, beraien lanari buruzko azalpenak emateko. Bestalde, hiru, lau eta bost urtekoei emakumea protagonista zuten ipuinak kontatu zizkieten.
Lehen Hezkuntzako ikasleek Lipdub bat egin zuten Timbakada taldearen "Emakume" kantarekin. Eguna, "Martxoak 8" egunaren inguruko hausnarketa batekin hasi zuten. Ondoren, aurrez aipatutako kanta aurkeztu eta zer egingo zuten azaldu zieten eta amaitzeko, Lipdub-a grabatu zuten Oñatiko txoko ezberdinetan.
Bigarren Hezkuntzan, emakumaren egunarekin lotutako lelo lehiaketa antolatu zuten ikasleekin. Gela bakoitzean ikasleek asmatu edo bilatu egin zituzten leloak; ondoren kartulinetan jarri eta ikastola apaintzeko. Lelo irabazlea pankarta handi batean idatzi eta ikastolaren kanpokaldean jarri zuten. Primeran geratu zen: "Ahots morea zurea eta nerea".