martxoak 8

LH 6. mailakoak Marijo Etxegoienekin

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle batzuk egindako proposamenaren haritik, eta martxoaren 8aren testuinguruan, Marijo Etxegoien etorri zen gure ikastolara eta Emakumearen Nazioarteko egunaz aritu zen gurekin.

Emakundeko teknikari gisa hitz egin zigun bere zereginaz, erakunde horrek genero berdintasunaren alde egiten duen lanaz, emakumezkook eta gizonezkook gaur egun ditugun rolez eta horrek zenbaitetan eragiten dituen kalteez, herritarren kexez…

Emakumearen Nazioarteko eguna ikastolan

Martxoaren 8an, ikastolako langileak martxoaren 8ko GREBArekin bat egin genuenez, EMAKUMEAREN EGUNA gaiaren inguruko lanketak aurreko egunean burutu ziren ziklo guztietan. Haur Hezkuntzan, bost urtekoen lau guraso emakume gonbidatu zituzten, beraien lanari buruzko azalpenak emateko. Bestalde, hiru, lau eta bost urtekoei emakumea protagonista zuten ipuinak kontatu zizkieten.

RSS - martxoak 8-era harpidetu