3. mailakoak gaztagintzaren inguruko sekretuak ezagutzen
Martxoaren 14an Joseba Baseta eta Aitzol Arregi ikastolara etorri zitzaizkigun eta artzainaren bizitzari buruzko hainbat azalpen eman zizkiguten.
Saioa hasteko Aitzolek euren seme-alaba Ainhize eta Ekhiren laguntzarekin grabatutako bideoak ikusi genituen: ardiak nola jetzi, esnea non bildu, ingurua nola garbitu eta, azkenik, gazta nola egiten den ikusi genuen. Horren guztiaren ostean, Joseba artzainak gazta freskoa nola egiten den bertatik bertara erakutsi zigun.
Biharamunean gazta hori dastatzeko aukera izan genuen. Ummmmm, ze goxoa zegoen! Mila-mila esker Joseba, Aitzol, Ainhize eta Ekhi guretzat egin duzuen lan guztiagatik!!!!!