DBH 1.mailako ikasleak bertsotan

Aurten ere DBH 1. mailako ikasleok bertsolaritza landu dugu Mirari Sagarzazu irakaslearen laguntzaz. Urte osoan zehar egindako lana erakutsi asmoz, maiatzaren 27an, Santa Ana antzokian emanaldi ederra eskaini genien gure senitartekoei. Gure bertsolari sena piztu eta zenbat disfrutatu dugun! Eskerrik asko Mirari!