Martxoaren 25ean eta 26an, DBH 1. mailako hiru gelak irteera egin genuen Arantzazu ingurura, Natur Eskolako begiraleek lagunduta. Bidean, harriei, mineralei eta paisaiari buruzko azalpenak jaso genituen. Horrez gain, Aizkirri kobazuloan sartu eta hezur aztarnen bila jardun ginen eta Arantzazu errekaren iturburua ere ikusi genuen.
Eguraldi ona lagun, bete beteko egun pasa izan zen!