Aurten ere, Txantxiku ikastolako Batxilergo 1. mailako eta 2. mailako ikasleek euskarazko C1 ziurtagiria ateratzeko aukera izan dute ikastolan bertan.
Albisteak
‘Gaur’ izeneko ikasgaian inmigrazioaren gaia landu ondoren, gure herrian dagoen Zehar elkartearen errealitatea gertutik ezagutzea izan da DBH 3. mailakoek egindako bisitaren helburua.
LH 3. eta 4. mailakook PROI-aren amaierara iritsi gara, eta bidean egindako lanari esker, euskarazko musikaren indarra, aniztasuna eta aberastasuna ezagutzeko aukera izan dugu.
LH 4. mailako ikasleok Natur Eskolara irteera egin genuen, urak gure egunerokotasunean eta gure planetan duen garrantziaz jabetzeko helburuarekin.
Eguaztenean Oñatin bizi den Uxoa Irigoien getariarraren bisita izan dugu DBH1eko ikasleok. Uxoak mendi lasterkari eta arraunlari bezala izan duen ibilbidea kontatu digu.
Teknologia berriak, sare sozialak, bideo jokoak, telefono mugikorra eta apustuak izan ditugu hizpide eta horien guztien erabilera osasuntsua egiteko gomendioak aipatu genizkien seigarren mailakoei.
Gelan irakurritako lana da, eta gazteentzako publikoari egokitutako bertsioa izan zenez, denok gozatu ahal izan genuen antzezpenaz.
Otsailaren 2tik 13ra izango da aurtengo matrikulazio epea. HH 2 urtetatik DBH 4. mailara arteko seme-alabak badituzu, hartu ezazu hitzordua idazkaritzan!
Zenbaki irabazlea 04151 izan zen, eta ordezkoa 01814.
Olentzero eta Mari Domingiren bisita, ikasleen kalejirak eta DBH 2koen azokak Gabonetako giro berezia ekarri dute ikastolara, ikasle eta familien parte-hartzearekin.
Batxi 2. mailako Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasuna irakasgaiko ikasleekin burututako erronka izan da.
Hezkidetza lantaldeak proposatuta, Patata Tropikala Antzerki Laborategikoaren 'Eta hala ez bazan? Edurnezuri' antzezlana ikusi dute.
Pagination
- 1 orria
- Next page