"Zabaldu begiak eta bete ametsak!" proiektua
Ibiliz Fundazioaren eskutik eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, azaroaren 6an DBH 3. mailako ikasleok bi gipuzkoar kirolari profesionalen esperientziak entzuteko aukera izan genituen.
Alde batetik, Asier Zubiriak, Bidasoa Irun-eko atezain eta kapitain ohiak, goi errendimenduko kirolaren B aldea nolakoa den azaldu zigun; sakrifizioa eta presioa nagusi den esparrua dela nabarmenduz. Ikasleoi egiten dugun kirolaz gozatzeko eta goi mailara helduko ote garen pentsatzen ez ibiltzeko gomendatu zigun.
Beste aldetik, Ibon Mugerzak, bizitzak jartzen dizkigun oztopoei aurre egin behar zaiela eta horretarako kirola tresna indartsua dela azpimarratu zigun. 21 urterekin izandako istripu baten ondorio larriei aurre egin eta, gaur egun Europako txapelduna bilakatu baita surf egokituan.
Hitzaldiak amaituta, kiroldegira joan eta Bera Bera Errugbi Taldeko Beñat eta Adrianak gidatuta hainbat jolas kooperatibo egin genituen. Guzti hau kontutan hartuta, egun bikaina izan zen pasa den eguaztenekoa kirolak ematen dizkigun baloreen gainean hitz egin eta, bizitzako oztopoei aurre egiteko eskaintzen dituen aukeren gainean hausnartzeko.
MIla esker Asier, Ibon, Beñat, Adriana eta Xabi zuen saioarengatik!