dbh 3.maila 19-20

Izaro Elorza alkateaz solasaldian

Martxoaren 3an DBH3. mailako ikasleak Izaro Elorza alkatearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Izarok bere lanak zeintzuk diren azaltzeaz gain, lan berrietan gustura dabilela eta gainontzeko emakumeendako eredua izatea nahi duela esan zigun. Ongi antolatu ezkero, gauza pila bat egin daitezkela komentatu zigun eta gure proposamenak eta iritziak arreta handiz entzun zituen.  

Eskerrik asko Izaro eskaini diguzun denbora eta informazioagatik!

Astebete sakeleko telefonorik gabe

DBH 3. mailako sei ikaslek, aste bat sakeleko telefonorik gabe pasatzea erabaki genuen eta gure esperientzia azaldu nahi dizuegu. Tutoretza klase batean mugikorraren erabilaren inguruko bideo bat ikusi ondoren hartu genuen erabakia. Gure gailu teknologikoak (mugikorrak, tabletak, nintendoak…) irakasle gelan utzi genituen eta, horretaz gain, sare sozialak ere alde batera utzi genituen (instagrama, Google, Youtube…).

Baltistaneko Shazia Maryamekin solasaldia

DBH 3. mailako ikasleek Baltistaneko (Pakistan iparraldea) Shazia Maryam gaztearekin hitz egiteko aukera izan zuten. Ikasle hau Baltistan Fundazioak eman dion diru-languntzaz MU Enpresangintza unibertsitatean LEINN masterra burutzen ari da. Shaziak bere herrialdeko berezitasunak azaldu zizkigun eta Oñatin zein pozik bizi den adierazi zigun.

Mila esker Shazia, benetan interesgarria iruditu zaigu. Eta Oihane, eskerrik asko berarekin harremanetan jartzeagatik.

Joxe Mari Altuberekin ikasten

Aurtengo Agenda 21eko gaia baserria denez, gai honen inguruan hainbat ekintza antolatuko ditugu. Besteak beste, DBH 3. mailako ikasleek Joxe Mari Altube elkarrizketatu dute aste honetan eta bere haurtzaroa eta gazte garaia Araotzeko Goittikua baserrian nolakoak izan ziren ezagutzeko galdera sorta bat egin dizkiote gure ikasleek.

Gure baserriak zaintzen eta maitatzen jarraitu behar dugula argi daukagu. Mila esker Joxe Mari, asko ikasi dugu zurekin. Eta Kontxi Puertas, zuri ere eskerrak berarekin harremanetan jartzeagatik.

 

Joxe Mari Altuberekin ikasten

Aurtengo Agenda 21eko gaia baserria denez, gai honen inguruan hainbat ekintza antolatuko ditugu. Besteak beste, DBH 3. mailako ikasleek Joxe Mari Altube elkarrizketatu dute aste honetan eta bere haurtzaroa eta gazte garaia Araotzeko Goittikua baserrian nolakoak izan ziren ezagutzeko galdera sorta bat egin dizkiote gure ikasleek.

Gure baserriak zaintzen eta maitatzen jarraitu behar dugula argi daukagu. Mila esker Joxe Mari, asko ikasi dugu zurekin. Eta Kontxi Puertas, zuri ere eskerrak berarekin harremanetan jartzeagatik.

 

Ulma Forjara bisitan

Azaroaren 5ean eta 12an DBH 3. mailako ikasleak ULMA Forja lantegian izan ginen. Aurkezpena eta bideo bat ikusi ondoren, bertako langileen egunerokotasunean murgildu ginen ordu batzuetan, eskaini ziguten bisita gidatuaren bitartez.

Fabrikazio prozesu osoa ikusteko aukera izan genuen, materiala iristen denetik piezak amaitzen diren arte.

Eskerrik asko Aritz eta Iban zuen azalpen eta arretagatik!

"Zabaldu begiak eta bete ametsak!" proiektua

Ibiliz Fundazioaren eskutik eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, azaroaren 6an DBH 3. mailako ikasleok bi gipuzkoar kirolari profesionalen esperientziak entzuteko aukera izan genituen.

Alde batetik, Asier Zubiriak, Bidasoa Irun-eko atezain eta kapitain ohiak, goi errendimenduko kirolaren B aldea nolakoa den azaldu zigun; sakrifizioa eta presioa nagusi den esparrua dela nabarmenduz. Ikasleoi egiten dugun kirolaz gozatzeko eta goi mailara helduko ote garen pentsatzen ez ibiltzeko gomendatu zigun. 

RSS - dbh 3.maila 19-20-era harpidetu