Datozen bi asteotan Gurasoen Kontseiluko kideok deitutako kontraste bilerak izango dira
LHko ikasleen gurasoen bileran urtarrilaren 28an edota 29an izango dira eta HHko eta BHko ikasleen gurasoenak, ordea, otsailaren 4an Datozen egunotan Gurasoen Kontseiluak martxan jarri nahi duen egitasmoa gauzatuko da. Izan ere, geletatik Gurasoen Kontseilura eta Gurasoen Kontseilutik geletara transmisio lana egiteko gurasoen bilerak izango dira.
Bilera horiek gela bakoitzeko ordezkariak bideratuko ditu, eta saio horietan jorratuko den gaizerrenda honako hau izango da: Ikastolaren gaineko asebetetze inkesten emaitzak. Gurasoen partehartzearen inguruko hausnarketa. Gelako dinamika hobetzeko proposamenak. Ikastolako hainbat ekintza eta egitasmoren
gaineko informazioa.
Ikus bileren egutegia taulan.
Bilerra guztiak zuen seme-alaben geletan izango dira arratsaldeko 18:00etan..
Egun berean bilera bat baino gehiago egokitzen bazaizue, zuen esku egongo da zeinetan/zeintzuetan parte hartu ..