DBHko 4koak Donostian
Ekainaren 10ean DBHko 4. mailako ikasleok, gure tutoreekin batera, Miramoneko EITBko egoitza bisitatu genuen. Bertan hainbat programetako platoak eta irrati saio ezberdinen grabazioak ikusteko aukera izan genuen.
Ondoren, gutako batzuk "Emakumearen papera Donostian" izeneko kalejiran parte hartu genuen San Telmo museoko ordezkari baten eskutik. Beste batzuk, ordea, Foru Aldundiko Ogasuneko bulegoak bisitatu genituen eta bertan zergen kudeaketaren inguruko infomazioa eskuratu. Biharamunean, gelan, bi taldeetakookjasotakoa elkarrekin partekatu genuen.