6. mailakoak Denok Bat­ekoekin

LHko 6. mailakoak Denok Bat taldekoekin batera hezkidetzan oinarritutako hezkuntza landu genuen. Beste gaien artean, generoen analisia egin eta horrek egunerokotasunean dakartzan ondorioak aztertu genituen. 

Bukatzeko, BERDINTASUNA lelopean txapa lehiaketan parte hartzera gonbidatu gintuzten. Oso gustura aritu ginen lanean, eta nola ez, asko poztu ginen irabazleak izan ginela jakin genuenean. 

Horren harira gaur, hilak 13, eguerdiko 12:00etan, udaletxera joango gara txapa lehiaketako irabazleak eta gainerako gelakideak eta bertan egingo den ekitaldian parte hartuko dugu.

Bestalde, arratsaldean izango den Emakumeen Birako etapan aukeratutako lan horrekin egindako txapak banatuko dira. ZORIONAK GUZTIOI!!!

Etiketak: