Inauterien bixamona
Inoiz baino luzeagoak izan dira aurtengo inauteriak, ospakizunei dagokienez behintzat.
Ostegunean hasi ziren Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak Oñatiko iñauterien datzekin, familikoen eta gaztetxoen begiradapean. Herrian lehen aldiz kaleratu zen jaia eta ikasleak ezin hobeto ibili ziren dantzan, baita konde/kondesa eta borreroak bidaltzeko ahaleginetan ere!
Hori gutxi balitz, egubakoitz arratsaldean kolore biziz apaindu zuten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek herriko kaleak. Kantuan, dantzan…, giro ikaragarria bizi izan zen kalez kale eta, nola ez, plazan amaitu zuten azken ekinean ere. Guraso andana elkartu zen ikuskizunera eta ez zuten hutsik egin ikasle dantzariek! Gaur gaurkoz, erropak ondo gordetzeko unea iritsi da, 2021ean kaleratzeko aukera izango duzue eta seguruenik!