"Oñatiko Inauteriak": Nola sortu zen?
DBH 4. mailako ikasleak euskal inauterian murgilduta ibili gara. Euskal Herriko hamabost herritan inauteriak nola ospatzen diren aztertu dugu: Ituren, Zubieta, Unanu, Zalduondo, Eskoriatza, Mundaka, Lantz, Gallarta, Eibar, Arizkun… Leku hauetan, guztietan, dauden pertsonaiak, dantzak, janzkerak, ohiturak, hartzaren presentzia eta esanahia... ezagutu ditugu.
Euskal Kulturako saioetan landutakoa biribiltzeko, otsailaren 21ean, ikastolan inauteriak ospatu ziren egun berean, Oñatz dantza taldeko Maite Irizar eta Arkaitz Bengoaren aurkezpena izan genuen Gaztelekuan. Oñatin 2013tik egiten den inauteriaren sorkuntza nola eman zen eta jaiak zein ezaugarri dituen azaldu ziguten. Eskerrik asko, Maite eta Arkaitz, azalpenagatik eta inauteri eta euskal dantza eta kulturaren alde egindako lan bikainagatik!!!!