Skip to main content

Albisteak

Goiz ederra pasatu genuen, eguraldia ere lagun izan baigenuen.
Maiatzaren 7an, Oñatiko ikastetxeetako EA2030ko ikasle eta irakasle ordezkariak udal ordezkari, Izaro Elorza Alkatea, Iker Oñate zinegotzia eta Aitor Gerenabarrena teknikariarekin bildu ginen.
Maiatzaren 18an eta 25ean, gure ikastola lasaitasun eta konexio gune bihurtu zen familia arteko yoga saioei esker.
Oñatiko udaleko ordezkariek, Txantxiku ikastolakoek, Oñatz dantza taldeko dantzariek, Aloña Mendi K.E.ko pilotariek… beskoiztarrek antolatuko dituzten ekintzetan parte hartuko dugu.
Maiatzaren 24an EA2030 Guraso Kontseiluak bi irteera antolatu zituen: Aloñara eta Orkatzategira
Euskal Herriko 100 bat lagun elkartu ziren komunitatearen parte-hartzeaz hausnartzeko.
Ikasgelatik kanpo ere asko ikasteko eta, batez ere, lagunartean gozatzeko aukera izan zuten.
Martitzenean, maiatzak 19, Izenaduban izan ginen 5 urteko neska-mutikoak.
Gaur, LGTBIQ+ fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu eta aldarrikatu dugu ikastolan.
Pasa den maiatzaren 4an DBH 4ko ikasleak Ulma Packaging bisitatu genuen Ulma Fundaziotik jasotako gonbidapenari esker. Lehendabizi Ulma kooperatibaren negozio ezberdinak aurkeztu zizkiguten.
Aurreko asteko ostegun eta ostiralean, bigarren mailako ikasle eta irakasleok Barriara txango ederra egiteko aukera izan genuen. Bi egun zoragarri izan ziren, emozioz, barrez eta bizipen berriz beteak.
Joan den ostegunean, Oñatiko dendak proiektua borobiltzeko, Haur Hezkuntzako 4 urtekook Argitxu Perosterena gonbidatu genuen ikastolara.