DBH2-ko ikasleak geologiari buruzko ibilbidean
Iazko ikasturtean DBH 1. mailan burutzen den Geologiari buruzko irteera egin gabe gelditu zitzaigula eta, urtarrilaren 27an eta 28an DBH-ko 2.mailako bi gelek Natur Eskolako begiraleek lagunduta irteera egin genuen Arantzazu ingurura. Bidean, harriei, mineralei eta paisaiari buruzko azalpenak jaso genituen.
Horrez gain, Aizkirri kobazuloan sartu eta hezur aztarnen bila jardun genuen. A zer sorpresa saguzahar bat baino gehiago ere beraien loaldian ikusi genituenean. Ugaztun hauei buruzko kontu asko ere gustora asko entzun genituen. Egunari amaiera ona emateko, Iritegiko iturburuan ur freskoa edateko aukera ere izan genuen. Eguraldia lagun, egun ederra igaro genuen!