Herri kirolak ezagutzen

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioaren bisita jaso dugu DBH 1eko ikasleek. Gorputz Heziketako irakasgaian lantzen dugun "Euskal giroan jolasten" unitatearen baitan, herri kirolen jatorria ezagutu eta horietako batzuk praktikara eramateko aukera izan dugu. Aukera paregabea izan da herri kirolen inguruan gehiago sakondu eta lehen eskutik kirol hauen errealitatea hobeto ezagutzeko.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Gipuzkoako Federazioari eta bereziki Josu monitoreari, izandako jarreragatik eta herri kirolen zabalkundearen alde egiten duten lanagatik. Jarrai dezagun datozen ikasturteetan ere elkarlanean!