Hotz Oñatiren janari bilketan laguntzen
Hotz Oñatik, urtero legez, janari bilketa antolatu du herriko supermerkatuetan. Aurtengoan, eguenetik zapatura egingo dute kanpaina. Eta jasotako janaria Lesboseko errefuxiatuei bideratuko zaie.
Ekimen hau aurrera eramateko 100 bat lagunen partehartzea eskatu dute, eta Txantxiku Ikastolatik gure aportazioa egin nahi izan dugu. Batxilab proiektuetan Hotz Oñatirekin hasitako elkarlanari jarraipena emanez, Batxilergoko 1. mailako ikasleak boluntario gisa aritu dira eta oso esperientzia aberasgarria izan dela diote.
Ikastolatik kanpaina honetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu!!!