Matrikulazioa

 

MATRIKULAZIOA 2022-2023

 

BISITA GIDATUA ETA ELKARRIZKETA PERTSONALA

Urtarrilaren 13an eta 14an Ikastola ezagutzeko aukera izango da. Arratsaldeko 17:00etan eta 18:00etan bisita gidatuak eta elkarrizketa pertsonalak eskainiko dira.

Bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurrez, telefonoz edo helbide elektronikoz, hitzordua eskatzea.

Telefonoa: 943781204 (Arkaitz edo Edurnegatik galdetu)

Helbide elektronikoak: diured@txantxikuikastola.eus / behear@txantxikuikastola.eus

  • Bisita gidatua: konfiantzaren pedagogiako eremuetan.

  • Elkarrizketa pertsonala: familia bakoitzaren egarriak, nahiak eta zalantzak ezberdinak direlako, behar dituzuen azalpenak emango dizkizuegu bakarkako elkarrizketan, zuek hala izan nahi izanez gero.

Oharra: sarrera kiroldegi aurrekaldean aurkitzen den jolastoki ondoko aldapatik egingo da.

Bisita gidatuetara etortzeko aukerarik izan ezean edo, hauetan egon arren, zalantzak geratu bazaizkizue berriro ere elkarrizketa pertsonala eskatu dezakezue. Eider Aberasturik (HHko koordinatzailea) edo Gurutze Altunak (HH 0-3ko arduraduna) behar dituzuen azalpenak emango dizkizuete.

Matrikula epea: urtarrilaren 17tik 28ra.

Bulego ordutegia: Matrikula epean ondorengoa da: 8:00etatik 19:00etara.

 

MATRIKULA EGITEKO EKARRI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Ikaslearen nortasun agiria (izanez gero).
  • Karnet tamainako argazki bat.
  • Familia liburua.
  • Gurasoen nortasun agiriak.
  • Bizikidetza ziurtagiria (udaletxean eskatu behar duzue).
  • Kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta 20 digitu).
  • Ondorengo dokumentuak (hala badagokio):
    • Familia Ugariaren liburua.
    • Familiako kideren batek elbarritasuna izanez gero, hau frogatzen duen ziurtagiria.