Gelako lagunen inguruko arlo positiboak idazten
Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleok KiVa programaren barruan azken asteetan arlo ezberdinak lantzen aritu gara: zer den talde atsegin bat, zer egiten duen norberak talde atsegin bateko kide izateko, gelakideon artean parekotasunak aurkitu…
Honekin guztiarekin desberdintasuna aberasgarria dela ikasi dugu, eta horretarako izugarri gustatu zitzaigun jarduera bat egin genuen: Gelakide bakoitzak bere bizkarrean kartulinazko bihotz handi bat itsatsi zuen, eta gelakide bakoitzak berari buruzko gauza onak idatzi behar izan zizkioten, beti ere era anonimo batean. Nolako poza hartu zuen bakoitzak lagunek idatzitako gauza politak irakurtzean. Kiva jolasetan ere lehenengo aldiz aritu gara, eta asko ikasi dugu jazarpenari buruz. Gu ere KiVa-kide gara!