Santa Ageda bezpera degu...
Gaur goizean Santa Ageda bezpera ospatu dute ikastolako umeek, eta Lehen Hezkuntzakoek plazan abestu dituzte ohikoak diren kantuak. Oso egun pozgarria da ikastolarentzat, pandemia hasi zenetik kalean egindako lehen ekitaldi jendetsua burutu ahal izan delako -osasun neurriak betez burbuilaka abestu badute ere-. Gainera, alkateak harrera egin die eta 5. mailakoek abestutako koplak ere entzun ditu. Eta guraso mordoxka bat ere plazara etorri da goiz berezi hau gurekin pasatzera.
Espero dezagun ohikotasunera lehenbailehen itzultzea eta horrelako ekitaldiak lasaitasunez egin ahal izatea.