LH 4. mailakoek xaboi ekologikoa egiteko tailerrean parte hartu dute
Gure ikastolako Ortua-Eskola egitasmoaren jarduera osagarri gisa, pasa den martitzenean Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleok xaboi tailerrean parte hartu genuen. Tailer hori Ekoudalatx mintegi ekologikoko Idurre Aranguren eta Nerea Altunak zuzendu zuten.
Lehendabizi, xaboia glizerina erabiliz nola egiten den ikusi genuen. Ondoren, oliba-, koko- eta ekilore-olioarekin, eta beste hainbat osagairekin, beste xaboi mota bat nola ekoizten den ere ikusi genuen. Gainera, Nereak eta Idurrek xaboitxo bana ere oparitu ziguten.
Horrez gain, datorren hilean Arrasateko Gesalibar auzoan duten mintegira joango gara, bertan zer lan eta nola egiten duten ikusi eta ikasteko. Pasa den martitzenean ikasitakoa eta Ekoudalatx mintegian ikusiko duguna ikastolako ortuan aplikatuko dugu. Mila-mila esker guztiagatik, Idurre eta Nerea!