Programazioaren hastapenak Mondragon Unibertsitatean

Pasa den martitzenean, Batxilergo 2. mailako IKT-ko ikasleak Mondragon Unibertsitatearen Arrasateko kanpusera gerturatu ginen programazio informatikoaren inguruko tailer batean parte hartzera. Joseba Andoni Agirre eta Urtzi Markiegi irakasleen eskutik Garaiako kanpuseko instalazioak ezagutu genituen aurrena. Ondoren, oinarrizko programazio lengoaien inguruko azalpen batzuk jaso ondoren, taldetan banatu eta talde bakoitzak aplikazio txiki bat garatzeko aukera izan genuen.

Aplikazioa diseinatu, pertsonalizatu eta oinarrizko kodean moldaketa txikiak eginez, gure hasierako ideiak errealitate bihurtu ahal izan genituen. Goiz interesgarria pasa genuen programazioaren arloa gertuagotik ezagutzeko. Eskerrik asko Urtzi eta Joseba eskainitako azalpenengatik!