6. mailakoak zientzia museoan eta patinatzen

Urtarrilaren 31n LHko 6. mailako ikasleok Donostiara joan ginen. Goizean zientzia museoan bisita gidatua eta kimikaren magia tailerra egin genituen. Oso dibertigarria eta interesantea izan zen, hainbat momentutan geure burua zientzialari ikusi genuen. Arratsaldean, berriz, izotz jauregira, bertan patinaia ikastaroa burutu genuen. Zelako barreak egin genituen! Gu berriz ere errepikatzeko prest gaude!!!