Erronka

Aurten ere, gure gazteek parte hartuko dute Kilometroak 2014 jaiaren barnean antolaturiko ERRONKA lehiaketan. 13 eta 16 urte bitarteko gazteen parte hartzea sustatzeko ERRONKA izeneko lehiaketa abian jarri zuten. Ikastolen jai guztietan (Ibilaldia, Herri Urrats, Kilometroak eta Nafarroa Oinez) martxan jartzen den egitasmoa da.
Hurrengo erronka, beraz, Orion dugu eta gure gazteak bertako proba bizi eta zirraragarrietan parte hartzeko prest daude. Gazteen abilezia, buruargitasuna, indarra eta, nola ez, euskaltzaletasuna frogan jarriko dute beste behin.
Erronkan parte hartuko dutenen autobusa goizeko 7:30etan irtengo da posta bulego aurrealdetik. Itzulera arratsaldeko 19:30ean izango da.

Txantxiku Ikastolak Arizmendi eta Aranzadi ikastolekin batera antolatuko du Oriora, Kilometroak 2014 jaira, joateko autobusa.

- Prezioa:10 €
- Txartelen erosketa: Txantxiku ikastolako idazkaritzan urriaren 2a, EGUENera arte.
- Irteera: 9:45tan autobus geltokian (Posta bulegoaren aurrealdean).
- Itzulera: 19:30etan Oriotik abiatuko da autobusa.

OHARRA: Adin txikikoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute eta beraiekin arduradun bat joan beharko da.
KMK 2014ren gaineko informazio gehiago:
http://www.kilometroak.net
Urriaren 5ean, DENOK Oriora!