Euskal Herriko Ikastolen ekitaldia bihar!

Bihar larunbata, irailaren 27a, goizeko 11etan Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko da Andoaingo Bastero Kultur Gunean. Ekitaldi hau irekia da eta Ikastolekin lotura duen edonor -bai guraso, zein langile- bertaratu daiteke.

Aurten Ehun urte bete dira Euskal Herriko lehenbiziko ikastola sortu zela. Miguel Muñoak (Donostia, 1868–Donibane Lohizune, 1953) ireki zuen, Donostian, 1914an. Aitzindari izateaz gainera, Euskal Ikastetxea mugarri izan zen euskarazko irakaskuntzan. Mendeurrenaren ospakizuna izango da, beraz, aurtengo Ikasturte Hasierako Ekitaldia.