ekitaldia

Haur Hezkuntzako Ekitaldia

ekitaldiaHH

Merezitako etorrera egiteko oporrei, bi saiotan banatutako ekitaldiez agurtu genuen 2. hiruhilekoa. Bi urtetik bost urte arteko geletako guztiok, ikasle zein irakasle, bildu ginen aretoan. Giro ezin hobean, dantza eta dantza, txalo eta txalo, primeran pasatu genuen. Hemen dituzue testigantza batzuk!

Euskal Herriko Ikastolen ekitaldia bihar!

Euskal Herriko Ikastolak

Bihar larunbata, irailaren 27a, goizeko 11etan Ikastolen Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko da Andoaingo Bastero Kultur Gunean. Ekitaldi hau irekia da eta Ikastolekin lotura duen edonor -bai guraso, zein langile- bertaratu daiteke.

Aurten Ehun urte bete dira Euskal Herriko lehenbiziko ikastola sortu zela. Miguel Muñoak (Donostia, 1868–Donibane Lohizune, 1953) ireki zuen, Donostian, 1914an. Aitzindari izateaz gainera, Euskal Ikastetxea mugarri izan zen euskarazko irakaskuntzan. Mendeurrenaren ospakizuna izango da, beraz, aurtengo Ikasturte Hasierako Ekitaldia.

RSS - ekitaldia-era harpidetu